Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
19-12-2017

ner group eta Lantegi Batuak erakundeak elkarlanean arituko dira urritasuna duten Bizkaiko pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko

ner group eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute urritasuna duten Bizkaiko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko.

Estrategia bateratu hori Lanerakoren bidez garatuko da, Lantegi Batuak-en Lagundutako Enplegurako Programa. Ner group erakundea osatzen duten enpresetan prestakuntza praktikak eta kontratazio zuzenak burutuko dira.

Era berean, ner group eta Lantegi Batuak erakundeek espazio berriak eta gizarte erantzukizuneko kolaborazioak eskatzen dituzte merkatu inklusiboago bat lortzeko, urritasuna duten pertsonak ikusarazi eta laneratzen laguntzeko.

Ner group enpresa erakundeak 21 enpresa erakunde hartzen ditu barne eta pertsonengan oinarritutako antolakuntza eredu baten alde egiten du, bezeroarengana orientatua eta eraginkortasuna ardatz.

Ner group erakundearen helburu nagusia giza garapen bidezkoago eta iraunkorragoa sortzen laguntzea da. Horretarako oinarriak honakoak dira: laneko kudeaketan konpromiso soziala eta balio eta printzipioak aplikatzea.

Lantegi Batuak urritasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da. 3.000 pertsonatik gorak egiten dute lan, eta horietatik 2.700 inguruk urritasunen bat dute.

Lantegi Batuak-en lan eremua Bizkaia da. Industri arloko outsourcing zerbitzuak eta facility services delakoak eskaintzen dizkie 1.000 enpresa baino gehiagori. Bere ibilbidean zehar, urritasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagori lagundu die lana aurkitzen.

Lagundutako enplegurako Lanerako programa

Lantegi Batuak-en Lanerako programaren helburua Bizkaiko enpresetan urritasuna duten pertsonak kontratatzeko erraztasunak ematea da. 1995etik, 420 kontratazio bideratu dira 190 enpresa desberdinetan, betiere enplegu egonkorraren aldeko apustu sendoa eginez.

Lanerakok aholkua ematen die enpresei urritasuna duten pertsonen kontratazioaren inguruan, administrazio publikoan laguntzak tramitatzeko erraztasunak ematen ditu, lanpostuari buruzko azterketa egiten du, hautaketak egiten ditu eta langilearen prestakuntza eta jarraipenaz arduratzen da, beste gauza batzuen artean.

Enplegu arruntera egokitzeko faseetan, adimen-urritasuna duten pertsona guztiek daukate Lantegi Batuak-eko prestatzaile baten laguntza. Laguntza hori aldenduz joaten da apurka-apurka, kasu bakoitzaren beharrizanen arabera, Lanerako programaren azken fasera heldu arte, hau da, lanpostuan dagoen bitartean jarraipena egitea.