Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
03-04-2009

Lantegi Batuak-ek dokumentuak kudeatzeko bikaintasun-zentroa eta zerbitzu okupazionala berria kokatuko dute Getxon

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko fundazioa da, eta pertsona urrituentzako kalitatezko lan aukera sortzea du helburu. Horretarako, dokumentuak kudeatzeko bikaintasun-zentro aitzindaria ezarriko du Getxon; horren bidez, sektoreko erreferente teknologiko bilakatuko da, 2011. urterako martxan egongo delarik.

Getxoko Udalak lagatako lursailetan kokatuko da. Bertan, 40 lanpostu berri sortuko dira, horietatik 30 urritasuna duten pertsonentzako izango direlarik. Zentro horretan, dokumentuak kudeatzeko zerbitzuaz gain, bestelako zerbitzu berritzaile osagarriak ere kokatuko dira, teknologia berriekin, digitalizazioarekin eta artxiboen kudeaketarekin lotutakoak, dokumentu konfidentzialak suntsitzeko prozesuak barne.

Getxoko instalazio berriaren bidez, Lantegi Batuak Fundazioak neurrira egindako zerbitzu profesionala eskainiko die enpresa eta instituzioei. Zerbitzu horrek honakoak barne hartuko ditu: aurre aholkularitza, dokumentazio-bilketa, digitalizazioa, agiri konfidentzialak zaindu eta suntsitzea, dokumentu ekologikoak eta horien ziurtagiriak. Prozesua kontrol zorrotzen bidez egingo da, balio erantsia lortuz eta erabateko segurtasunarekin.

Lantegi Batuen proiektu honek 3,6 milioi euroko inbertsioa eragingo du. Zenbateko horri aurre egiteko, ordea, Bizkaiko Foru Aldundiak 1,1 milioi euroko diru-laguntza emango du; izan ere, proiektu berean Zerbitzu Okupazional berria sortzea ere aurreikusi da, adimen urritasuna duten 100 lagunentzako. Horrela, Uribe Kosta eskualdean egun dagoen eskaerari aurre egin ahalko zaio.

Zentroaren azken helburua izango da, urritasuna dutenen garapena erraztu eta autonomia pertsonala, auto-determinazioa sustatzea, bizi-kalitate hobea emango dien balorazio nahiz funtzionaltasun sozial handiagoa eskainiz.

Getxoko Zentro berriaz gain, Lantegi Batuak fundazioak beste 19 kudeatzen ditu, honako udalerrietan banatuta: Bilbo (3), Etxebarri (3), Loiu (2), Derio (2), Sondika, Basauri, Sestao, Zalla, Erandio, Markina, Amorebieta, Gernika eta Abadiño. Horiei esker, industria sektoreko 1.000 bezero baino gehiagori ematen zaie zerbitzua, besteak beste: mekanizatuak, elektronika edota muntaia, dokumentu kudeaketa, publizitatea edota digitalizazioa. Horrez gain, zentroetatik kanpo, Lantegi Batuak Fundazioak honako kanpo zerbitzuak dauzka: lorezaintza, garbiketa, gasolindegiak, enklabeak eta abar.

Lantegi Batuen baitan, urritasuna duten 2.200 pertsona baino gehiagori ematen zaie lana. Kasuen %70ean urritasun fisiko eta zentzumenekoa eta gainerako %5ean nahaste mentala duten pertsonak dira. 2008an, erakundeak 20 lanpostu sortu ditu urritasuna duten pertsonentzat, 35 lanpostu berri Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzen diren zentro okupazionaletan, eta urritasuna duten 20 pertsona hasi dira enpresa arruntetan lanean.