Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
05-07-2018

Lantegi Batuak osatzen duten pertsonak, "%100 gai gara" kanpainaren protagonistak

Idoia, Jon, Ana Mari eta Jugatx “%100 gai gara” kanpainaren protagonistak dira. Kanpaina horren bidez, Bizkaiko enpresa eta gizarte osoaren aurrean ikusarazi nahi dugu desgaitasuna duten pertsonek egin dezaketen lana, eta 2017an heldutako lorpen batzen berri eman nahi dugu.

Lantegi Batuak gizarte ekonomia arloko erakunde bat da, 3.066 pertsonaz osatua, eta horietako %83tik gorak desgaitasunen bat dute. Azken urtean 30 lanpostu berro sortzea lortu du.

Jarduera nagusiak industria arloko outsourcing delakoa eta zerbitzuak dira. 2017an 63 milioi euroko salmentak lortu zituen, 3,65 milioi euroko balioko inbertsioekin, dibertsifikazio-prozesuan sakondu eta desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen jarraitzeko asmoz. Lantegi Batuak erakundeak 25 lantoki ditu eta zerbitzu-sare zabal bat, 1.000 bezero baino gehiagori erantzuna emateko. Pasa den urtean, sortutako balio osoa 104 milioitik gorakoa izan zen, eta erakundean inbertitutako euro publiko bakoitzeko, 6,67 €-ko itzulkina bueltatu genuen gizartera.

Baina, oso garrantzitsuak diren arren, zifrak ez dira nahikoak hau guztia azaltzeko. Lantegi Batuaken kudeaketaren ardatza pertsonak dira, eta xede nagusia pertsonei laguntzea. Horrekin batera, iraunkortasuna, berrikuntza, ekintzailetza eta genero berdintasuna dira gure balio nagusiak. Erakundearen etengabeko helburuetako bat sentsibilizazioa da; desgaitasuna daukaten pertsonen eskubideak azaleratu eta beren lanarekiko errekonozimendua lortzea. Arlo horietan aurrerapen handiak egin ziren 2017an ere.

Lantegi Batuak erakundeak egiteko eta prozesuak egokitzen ditu pertsonen gaitasunen arabera, zerbitzuaren kalitatea eta kudeaketa arduratsua kontuan hartuz. Eguneroko erronka enplegurako sarbidea eta desgaitasuna duten pertsonen autonomia hobetzea da. Horregatik, prestakuntza prozesuak garatzen ditugu, egokitzapen teknologikoak txertatuz eta teknologia berriekiko ezagutza sustatuz; izan ere, irisgarritasun, ergonomia eta prestakuntzari dagokionez, berrikuntza handia ekarri dute.

Gizarte eta lan arloan aplikatutako berrikuntza arloari dagokionez, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin elkarlanean, Lantegi Batuakek aurrera jarraitu du zahartze aktiboaren inguruko programan lanean. Urtean zehar, desgaitasuna duten 20 pertsonak parte hartu zuten. Programa horrek Enpresa Ekimen Arduratsuaren kategoriako San Prudentzio saria jaso zuen.

Genero berdintasunarekiko konpromisoarekin jarraituz, 2017an Lantegi Batuak-ek Berdintasunaren (Emakunde) XIV Foroan parte hartu zuen eta II. Berdintasun Plana ezarri zuen.

Maiatzaren 1arekin bat etorriz, erakundeak #TrabajoParaTodxs kanpaina abiatu zuen. Horren bidez, desgaitasuna duten pertsonek lan eremu normalizatuetan aritzeko eskubidea dutela aldarrikatu genuen. Kanpainan zehar, lagundutako enplegurako Lanerako programaren egitekoaren berri eman zen. 22 urteko jardueraren ondoren, adimen-urritasuna duten 270 pertsonak lan-kontratuak lortu dituzte Bizkaiko 175 enpresatan. Aipatu behar da prestakuntza arloan ere ahalegin handia egin dela. 43.000 ordutik gora bideratu ziren horretara 2017an. Gainera, lan arloko orientaziora 8.100 ordu bideratu ziren. Gainera, urtean zehar, Lantegi Batuak-eko 91 pertsonak ziurtagiri profesionala lortu zuten, espezialitate desberdinetan laneko esperientzia egiaztatzen dutenak. Era berean, kultura eta prestakuntza arloko 2.000 jarduera baino gehiago burutu ziren barnean. Zerbitzu Okupazionaleko erabiltzaileek parte hartu zuten, batez ere.

Lantegi Batuaken eredua nazioarte mailako erreferentea da desgaitasuna duten pertsonak laneratzeari dagokionez. Zentzu horretan, 2017an, erakundeak enpresa eta bestelako erakundeen 325 bisita jaso zituen bere instalazioetan. Bestalde, enpresa eta gizarte arloko 30 jardunaldi eta topaketatan parte hartu zuen.