Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
11-10-2018

Lantegi Batuak erakundeak identitate korporatibo berria dauka

  1. Urteurrenarekin bat etorriz, Lantegi Batuak-ek irudi berria estreinatuko du eta identitate korporatiboa eguneratuko du, egungo gaitasunen eta ematen dituen erantzunen arabera.

Errealitate horrek Lantegi Batuak-en esentziarekin lotura dauka, hau da, pertsonen beharrizanekin. Baina, era berean, etengabeko bilakaeran dagoen erakunde baten isla da; bezeroen eta merkatuen beharrizanetara eta Euskadiko eta kanpoko enpresa sarearen egoeretara egokitzen dena.

Lantegi Batuak erakunde soziala, lehiakorra, dibertsifikatua, multiteknologikoa, profesionala, gertukoa eta inplikatua da. Aldi berean, desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukeren arloko erreferentea da, Bizkaian balioa eta kohesioa sortzeko gaitasuna duena.

Horregatik guztiagatik, irudi berriak bezeroekiko eta gizarte osoarekiko gertutasuna adierazi nahi du, Lantegi Batuak-ek enpresa gisa daukan balio iraunkorra eta berau osatzen duten pertsona guztien garrantzia nabarmenduz.