Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
04-04-2016

Lantegi Batuak-ek hitzarmen kolektibo berria sinatu du

  • Hiru urteko indarraldia izango du (2015-2017), malgutasun eta iraunkortasunera bideratutako neurriak eta hobekuntza sozialak barne hartuko ditu eta ordainsarien handitzea emaitzei lotuko zaie.

Lantegi Batuakek hitzarmen kolektibo berria sinatu du Enpresa Batzordea osatzen duten lau sindikatuekin (ELA, LAB, UGT eta CCOO).

Negoziazioetan urtebete baino gehiago eman ondoren, lortutako adostasuna berretsi dute orain langileen batzordeek.

Hitzarmen berriak hiru urteko indarraldia izango du (2015-2017). Horrek esan nahi du lan-egonkortasuna nagusi izango dela eta, horrela, Lantegi Batuakek 2015-2017 Estrategian planteatutako erronkei aurre egitean zentratu ahal izango ditu ahaleginak.

Itun horren bitartez, 2.000 langile ingururi eragiten dien itun bat indarrean egon zedin bermatu nahi izan da. 2.000 langile horietatik 1.600ek baino gehiagok urritasuna dute.

Hobekuntza sozialak barne hartu dira, besteak beste: urritasuna duten pertsonentzako 100 lanpostu mugagabe sortzeko konpromisoa, plus eta osagarri asko eguneratu eta hobetzea, eta errelebo-kontratuen programa mantentzea. Azken horren bitartez, 200 pertsonak baino gehiagok hartu ahal izango dute erretiro partzial aurreratua 2019 urtera bitartean.

Aurreko Hitzarmenean bezala, soldata-igoerek ez dute KPIarekin korrelaziorik izango.

• Alde batetik, soldata-igoera kontsolidagarri adostuak (%1 urtean) 2015-2017 denboraldirako plan estrategikoaren garapenari lotuta daude.

• Bestetik, Ordainsari Aldakor Kolektiboak indarrean jarraituko du eta, ondorioz, soldata-igoera osagarriak adostutako emaitza eta helburuak lortzearen menpe egongo dira. Hobekuntza lehiakorrerako formula berri horri esker, posible izango da ordainsari aldakor kolektiboa gauzatzea. Horrela, soldata-masaren %2,15ekoa izatera hel daiteke, indarraldian helburu ezberdinak lortzearen arabera. 2015 urterako, %0,5eko banaketa osagarria izango da langile guztientzat.

Urteko lanaldia 1.702 orduan mantenduko da, eta orain arteko ordutegiaren malgutasun eta erabilgarritasunerako tresnek ere bere horretan jarraituko dute.