Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
24-03-2009

Lantegi Batuak-en web orriak El Correo Digital-en saria jaso du

Lantegi Batuak-en web orriak El Correo Digital-ek emandako urteko web onenaren saria eskuratu zuen atzo, elkarteen artean. Sari-banaketa Guggenheim Museoan egin zen. Elkarteei dagokien kategoria horretan, www.lantegi.com webguneak lehiakide gogorrak izan zituen; esaterako, La Oreja de Van Gogh taldearena eta Arkaitz Morales argazkilariarena.

Zornotzako tailerreko José Luis Duran-ek jaso zuen saria, Sarenet-eko zuzendari nagusi José Mª Fernández-en eskutik.

Lantegi Batuak-en web gune berria 2008an berriztatu zen, erabilgarritasuna hobetzeko eta eduki nahiz irudiak berritzeko helburuarekin, bai eta itxura orokorra hobetzeko helburuarekin ere.

Bestalde, Dokumentazio atala indartu zen, 25 urteko ibilbide luzean gizarteratzean eta laneratzean diharduten profesional eta erakundeei esker lortutako ezagutza eta esperientzia elkarbanatzeko helburuarekin.