Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
09-03-2009

Lantegi Batuak-en web orria El Correo Digital sarietarako hautagaia da

Lantegi Batuak-en web orria Lantegi Batuak El Correo Digital sarietarako hautagaia da, urteko web gune onenen artean egoteagatik. Personal / Asociativa kategoriaren barruan dago (euskal GKE, fundazio, elkarte edo pertsona fisiko batek sortu eta mantendutako guneak). Gainera, publikoaren Sari berezirako hautagaia da. Sari hori nabigatzaileen boto gehien lortzen dituen web guneari ematen zaio.

Lantegi Batuak web gune berria 2008an jarri zen martxan, erabilgarritasuna hobetzeko eta eduki eta irudiak berritzeko helburuarekin.

Bestalde, dokumentazioaren atala garatu zen, Lantegi Batuak-ek I+G+b arloan duen ezagutza eta esperientziari buruz hitz egin ahal izateko, gizarteratze eta laneratze arloan lan egiten duten beste profesional eta erakundeekin. Lantegi Batuak-ek horien eskura jarriko luke, doan, azken urteotan sortutako dokumentazio guztia, hainbat ikerketa lan eta proiekturen fruitu dena.

2008ko irailean web berria martxan jarri zenetik, 317.000 bisita baino gehiago izan ditu.