Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
09-11-2017

Adimen-urritasuna duten Lantegi Batuakeko 124 pertsona aitzindari dira profesionaltasun ziurtagiria eskuratzen

Lantegi Batuak erakundeak bere langileen gaitasunak egiaztatzeko apustu sendoarekin jarraitzen du. Horretarako, beren lan jarduerarekin erlazionatutako profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratzen ditu. Prozesu aitzindaria da eta orain arte adimen-urritasuna duten 124 pertsonak lortu dituzte diplomak, gaur 91 ziurtagiri berri eman ondoren.

Errekonozimendua jaso duten 124 pertsonek -75 gizon eta 49 emakume- Lantegi Batuaken Ingurumen Zerbitzuen unitatean egiten dute lan eta aurkeztu diren garbiketa eta lorezaintza arloko gaitasun guztiak egiaztatu dituzte (abuztuaren 28ko 1378/09 Errege Dekretuaren arabera arautuak), zehazki honako kategoriei lotutakoak:

  • Azaleren eta altzarien garbiketa eraikin eta lokaletan (70 pertsona)
  • Jarduera osagarriak haztegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetan (21 pertsona)

Pertsona horiek guztiek izan dute Lantegi Batuaken laguntza egiaztatze-prozesuan. Gainera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Lanbide Heziketarako Ezagutzaren Euskal Institutuaren (IVAC/EEI) eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesa ere izan dute.

Francisco Fernández Domínguez Lantegi Batuakeko langilea da, 14 urteko esperientzia dauka eta Bilbo Handiko tailer eta enpresetan garbiketa-lanak egiten ditu. Ziurtagiri hori lortzeak zera esan nahi du berarentzat: “jendeak jakitea ondo lan egiten dugula. Begirale baten laguntza izan dut, eta garbiketa arloko gauzak irakatsi dizkit. Bere laguntzarik gabe ez nukeen lortuko”.

Antzeko kasua da Begoña Murielena. 15 urtez egon da lorezaintza-talde batean lanean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Berak zera dio: "gaitasunak egiaztatzeko prozesuari esker, lorezaintza arloko gauza gehiago ikasi eta egunero burutzen ditudan egitekoak finkatu ditut. Gainera, diploma lortzeak aukera ematen dit lan-merkatu arruntean barneratzeko. Lorezaintza-taldearen laguntza ezinbestekoa izan da; hori gabe ez nintzatekeen deialdi honetara aurkeztera animatuko”.

Orain arte, profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko deialdiek prozedura eta baldintza komunak markatzen zituzten pertsona guztientzat, laguntza eta egokitze beharrizanak kontuan hartu gabe, adimen-urritasuna duten pertsonena, esaterako. Horren ondorioz, pertsona horiek ezin izan dute parte hartu, martxan dauden prestakuntza-sistema berrietatik kanpo geratzeko arriskuarekin.

Horregatik, Lantegi Batuak erakundeak martxan jarri zuen 2014an bere lan-taldearen gaitasunak apurka-apurka egiaztatzen joateko prozesu bat. Horri esker, adimen-urritasuna duten 33 pertsonaren gaitasun profesionalak egiaztatu ziren estatu mailan.

Ekimen hori prozesu normalizatu baten barruan bideratu da eta aurrerapauso handia dakar adimen-urritasuna duten pertsonen errekonozimenduan eta laneratzean, eta noski, motibazio garrantzitsu bat da Lantegi Batuakeko langile guztientzat.

Ekimen aitzindari hori Aukerability proiektuaren barruan dago, Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua Euskadiko 2014-2020 Programa Eragilearen barruan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak ere finantzaketan lagundu du.