Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

GAURKOTASUNAREKIN BAT; HEMEN KONTATUKO DIZUGU.

Prentsa oharrak

Prentsa aretoa

Nire galdera da
09-01-2018

Adimen-urritasuna duten Lantegi Batuak-eko 14 pertsonak praktikak egingo dituzte Italia eta Finlandiako enpresetan

Profesionaltasun ziurtagiria lortu duten adimen-urritasuna duten pertsonek Europan egingo dituzten lehenak izango dira

Urritasuna duten Lantegi Batuak-eko 14 pertsonak prestakuntza praktikak egingo dituzte Italia eta Finlandiako enpresetan.

K1 Erasmus Plus programaren barruan kokatutako nazioarteko praktikak dira eta profesionaltasun ziurtagiria lortu duten adimen-urritasuna duten pertsonek egindako lehenak izango dira.

Italiako prestakuntza Riminin egingo da, 2018ko urtarrilaren 11 eta otsailaren 7a bitartean, metalaren sektoreko 4 enpresatan (Italmec, Amaducci Meccanica, Sigom eta Tecnallmec). Zehazki, 7 pertsona joango dira Italiako hiri horretara -2 emakume eta 5 gizon-, Lantegi Batuak erakundeko bi laguntzailerekin, bata profil teknikokoa eta bestea gizarte profilekoa.

Zazpi pertsona horiek Lantegi Batuak-en egiten dute lan, zehazki Etxebarri, Zorrotza, Erandio eta Otxarkoagako zentro okupazionaletan. Duela gutxi profesionaltasun ziurtagiria lortu dute fabrikazio mekanikoko laguntza operazioen kategorian. Horretarako, 400 prestakuntza ordu jaso dituzte Sopuertako San Viator zentroan, iraila eta abendua bitartean.

Laneko praktika horiek atzerrian egitea bizi esperientzia garrantzitsua izango da beraientzat, eta noski, aukera bikaina enpresa arruntetara begirako prestakuntza burutzeko, enplegu zentro berezietatik harago.

Era berean, enplegu egonkorra lortzeko plataforma gisa ere baliagarria izango da, bai Lantegi Batuak-en zentro-sarean, baita metalaren sektoreko enpresetan ere.

7 pertsonako beste talde batek ere horien antzeko prestakuntza praktikak egingo dituela aurreikusi da, kasu honetan Finlandian, nekazaritza sektorean.

Orokorrean, prestakuntza proiektu honek Gazteability programan dauka oinarria. Europako Gizarte Funtsak finantzatzen lagundu duen programa bat da eta Lantegi Batuak erakundea parte-hartzaileetako bat da. Urritasuna duten 30 urtetik beherako pertsonentzako prestakuntza-jarduerak eta lan arloko babesa bideratzeko helburua duen ekimena da.