Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zer da zerbitzu okupazionala?

Zerbitzu okupazionalean adimen urritasuna duten pertsonek gizarte eta lan eremuan arreta trebatzailea jasotzen dute hainbat programaren bidez, besteak beste, lanean gaitzekoak, haien autonomia pertsonala garatzekoak eta gizarteratzea sustatzekoak. Helburua da pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea, eta haien bizitza kalitatea ahalbidetuko duten aurrerakuntza esanguratsuak lortzea.

Zer da enpleguko zentro berezi bat?

Lantegi Batuak-eko enpleguko zentro berezietan urritasun ezberdinak –adimenekoa, fisikoa, sentsoriala eta buru nahasmena– dituzten pertsonek lan egiten dute. Pertsona horiek behar duten doitze pertsonaleko eta sozialeko zerbitzuak jasotzen dituzte. Azken xedea da enpleguko zentro bereziak bitarteko bat izatea lan normalizatuko erregimenean ahalik eta pertsona gehien integratzeko.

Lantegi Batuak-en modalitate honetan lan egiten duten pertsonek eginkizunak egiten dituzte 20 lantegitako sarean, Bizkaia osoan dauden brigaden zerbitzuetan edo enpresa normalizatu askorekin lankidetzan ditugun enklabeetako edozeinetan.

Zer da Lagundutako enplegua?

Lagundutako enpleguari edo enplegu arrunterako bidean dagoen lanari buruz hitz egiten dugu adimen urritasuna edo buruko gaixotasuna duen pertsona batek enpresa arrunt bateko lanpostua eskuratzen duenean, Lantegi Batuak-eko Lanerako programaren laguntzarekin.

Lantegi Batuak-en eginkizuna da pertsona hori laguntzea lan prestatzaile baten bidez, enplegu arrunterako prozesuan, lanpostuan emandako prestakuntza bereziaren eta jarraipen iraunkorraren bidez. Kontratua egiten duen enpresari ere laguntza ematen zaio lanpostuaren balorazioan, pertsona egokien identifikazioan eta sor daitezkeen zalantzak argitzen.

Lantegi Batuak-eko Lagundutako enplegurako Programaren izena Lanerako da.

Zer da lan enklabe bat?

Enklabeek lege izaera dute, eta horien arabera lantegi Batuak-eko langileek fisikoki lan egiten dute bezeroaren enpresaren produkzio zentroan.

Nola egin dezaket lan Lantegi Batuak-en?

Urritasunen bat baduzu (%33koa edo handiagoa) bidali:

  • zure curriculum eguneratua
  • Minusbaliotasun egiaztagiria eta/edo ezintasun iraunkor erabatekoaren ebazpena
  • eta eskaera inprimakia gure informazio eta orientazio zerbitzuko ondoko helbideetako batera (ikusi alboan).

Zer dira laguntza produktuak?

Lan baldintzak hobetzeko xedez, lanpostua pertsonaren beharretara egokitzeko aukera ematen duten elementuak dira. Produktu horiek ahalbidetu dezakete mugikortasuna lantegietan, nekea murriztu, ahalegin fisikoa gutxitu.

Zer da profilen metodoa?

Profilen metodoa Lantegi Batuak-ek garatu duen sistema bat da pertsona jakin batentzat lanik egokiena bilatzeko, edo jakiteko zein den pertsonarik egokiena lan jakin baterako. Era berean, metodoak lagunduko digu jakiten pertsona batek zer alderdi hobetu behar dituen lanpostu jakin bat eskuratzeko. Horregatik profilen metodoak ondokoak sortzen laguntzen du:

  • pertsonaren profila bere gaitasunak ebaluatzeko
  • lanpostuaren profila eginkizunaren eskakizunak ebaluatzeko

Hau da, lanpostuaren balorazioa egiteko balio du, pertsonak hautatzeko, pertsonaren eta lanpostuaren arteko egokitzapena ahalbidetzeko, eta bakarkako prestakuntza planak egiteko.

Zer da bakarkako laguntza plan bat?

Bakarkako laguntza planak adimen urritasuna, garezur eta entzefaloko traumatismoa eta buru nahasmena duten pertsonei egiten zaizkie.

Plan horietan pertsona horiek bere gizarteratze eta laneratze osorako, eta baita bere bizitza kalitatea hobetzeko ere, behar dituzten laguntza guztiak jasotzen dira. Lantegi Batuak-ek eskaini egiten dizkie laguntza horiek eta jarraipena egiten die helburuen betetzea eta pertsonaren asebetetzea ebaluatzeko.