Lankidetza eta Aliantzak

Lankidetza eta Aliantzak

ZEURE IDEIAK NEGOZIO BILAKATZEN LAGUNTZEN DIZUGU BAZKIDE-KOLABORATZAILE GISA.

Lankidetzak

Lantegi Batuak-en proiektu berriak sustatzen ditugu, hainbat eragile, enpresa eta erakunderekin bideratzen ditugun elkarlan prozesuak balioan jarrita, proiektu partekatuak aurrera eramateko xedearekin.

Zertan laguntzen dugu?

Proiektuaren ikuspegia eta garapena

Proiektuaren ikuspegia eta garapena

Bezeroentzako produktu edo zerbitzu berrien ikerketan, hobekuntzan eta garapenean jarduten dugu lankidetzan.

Proiektua ezartzea eta abian jartzea

Proiektua ezartzea eta abian jartzea

Proiektua gauzatzen laguntzen dugu, errealitate bihurtuz.

Zer ekarpen egin dezakegu?

JARDUERA ANITZETAN EZAGUTZA ETA ESPERIENTZIA

JARDUERA ANITZETAN EZAGUTZA ETA ESPERIENTZIA

Kontuan izanik gurekin lanean diharduten urritasuna duten pertsonen ezaugarriak eta egiten ditugun jarduerak, diziplina anitzeko esperientziak aukera ematen digu merkatuan produktuen eta zerbitzu berritzaileen garapenean erabateko malgutasuna izateko.

FINANTZAZIOA BILATZEN LAGUNTZA

FINANTZAZIOA BILATZEN LAGUNTZA

Finantzazio gaietan, laguntzen beharren azterketa pertsonalizatua egiten dugu, eta batzuetan zenbait proiektutan parte hartzen dugu bideragarritasun nahikoa badute eta erakundeari balioa ekartzen badiote.

ZURE PROIEKTUA GARATZEKO ESPAZIO FISIKOA

ZURE PROIEKTUA GARATZEKO ESPAZIO FISIKOA

Lankidetza hitzarmenen bidez, espazio fisikoa eskainiko dizugu gure instalazioetan zure proiektua gara dezazun ahalik eta era erosoenean, bezeroak hartzeko, aurkezpenak egiteko eta zure proiektuaren inguruko helburu komunak gurekin partekatzeko.

URRITASUN GAIAN EZAGUTZA ETA EXPERTISE

URRITASUN GAIAN EZAGUTZA ETA EXPERTISE

Gure ezagutzak partekatzea zenbait gaietan, besteak beste, laneratzen, urritasuna duten pertsonekiko arreta eta lanean, osasunean, prestakuntzan, ergonomia eta lanpostuen egokitzapenean, enplegurako orientazioan eta irisgarritasunean.

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Lankide bat, laguntzaile bat bilatzen genuen gure produktua, Moway robot hezitzailea, harekin garatu eta sustatzeko. Lantegi Batuak-en eskutik lortu dugu egitea eta nazioartean merkaturatzea.

Daniel del Rio. CEO Bizintek Innovan.