Instalazio elektrikoak

Konponbide Industrialen Outsourcing

PROZESUAK OPTIMIZATZEN DITUGU, ZURE BALIO-KATEAN INTEGRATUTA

Muntaia Elektrikoak

Zergatik eman konfiantza Lantegi Batuak-i?

Hornidura Planifikatzen dugu, hornitzen gara eta eskatzen dizkiguten beharrezko material guztiak erosten ditugu.

Zerbitzu osoa Nahi baduzu produktuaren diseinuan eta definizioan murgilduko gara, gure esperientzia eskainita.

Kalitatea/Prezioa Gure bezeroek gehientsuen baloratzen duten aldagaietako bat.

Esperientzia 30 urte baino gehiagoko zerbitzu arrakastatsuak dira gure bermea.

Kalitatea Zilarrezko Q-ak eta AENOR-eko egiaztagiriek bermatzen dute gure zerbitzuaren kalitatea.

Instalazioak eta makineria Produktuen horniduran malgutasun handia ahalbidetzen diguten instalazioak eta makineriak ditugu.

Instalazio elektrikoak

Mihiztatzerako teknologia guztiak txertatzen ditugu: zirkuitu elektronikoak, kablea, elementu mekanikoak, baita prozesu eletromekanikoen azken fasea ere. Enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen gara eta produktuaren sorkuntzan bertan hasten diren neurriko irtenbideak eskaintzen ditugu.

Instalazio elektrikoak

Gure zerbitzuak ezagutu

Kableatzeak eta kable sortak

Bezeroaren beraren planoaren arabera, mota guztietako kableak egiten ditugu eta kable sortak osatzen ditugu, industria arloko aplikazioetarako. Beharrezko dokumentazio osagarria egiten dugu eta kableatze horietarako hobekuntzak ekarri.

Ekipo elektrikoak

Energia elektrikoa sortu eta banatzen duten enpresen ekipamenduekin erlazionatutako koadro elektriko eta azpimultzoen muntaketak egiten dugu, eta gure inguruko industri sektoreko makina eta instalazioen fabrikatzaileentzako ere lan egiten dugu.

Tresna elektrikoak

Gure bezeroek eurek emandako tresna elektrikoen osagaiak muntatzen ditugu; hala nola erreleak, diferentzialak, magnetotermikoak eta abar.

Sorkuntza muntaketak

Aplikazio eta sektore anitzeko bezeroek diseinatutako ekipoak egiten ditugu. Arrazoi desberdinengatik (aniztasuna, fabrikatu beharreko kopuruak eta abar) automatizazioa justifikatuta ez dagoen edozein muntaketa mekanikora egokitu gaitezke:

Lan enklabeak

Nahiago baduzu, gure langileek in situ emango dituzte gure zerbitzuak, zure instalazioetan.

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Ormazabaletik, Velatia enpresatik, egunez egun Lantegi Batuak-eko pertsonek erakusten duten lehiakortasuna, proaktibotasuna eta malgutasuna nabarmendu nahi ditugu. Jarrera eta profesionaltasun horrek Lantegi Batuak bilakatu du gure hornitzaile nagusietako bat Velatia enpresetarako.

Andoni Ranz. Director de Compras.

Baita ere...