Mekanizatuak eta muntaia

Konponbide Industrialen Outsourcing

PROZESUAK OPTIMIZATZEN DITUGU, ZURE BALIO-KATEAN INTEGRATUTA

Mekanizatuak eta muntaiak

Zergatik eman konfiantza Lantegi Batuak-i?

Prezioa Kalitateko lana egiten dugu preziorik onenean.

Zerbitzu osoa Nahi baduzu produktuaren diseinuan murgilduko gara, gure esperientzia eskainita.

Malgutasuna Beti egokitzen gara bezero bezala dituzun beharretara.

Esperientzia 30 urte baino gehiagoko zerbitzu arrakastatsuak dira gure bermea.

Kalitatea Zilarrezko Q-ak eta AENOR-eko egiaztagiriek bermatzen dute gure zerbitzuaren kalitatea.

Instalazioak 20 lan zentro baino gehiago ditugu Bizkaia osoan banatuta.

Machining and assembly

Besteak beste, ondoko lan hauek egiten ditugu: galdaragintza eta soldatze lanak., mekanizatua, tolestea, tornuan lantzea eta robot bidezko soldatzea.
Prozesu osoaren kudeaketaz arduratzen gara, hasieratik amaierara arte: Diseinua, erosketak eta hornidurak, osagaiak eta logistika.

Machining and assembly

Gure zerbitzuak ezagutu

Diseinua eta Garapena

Balioa kate osoa kudeatzen dugu, piezak fabrikatzeko eta egiaztatzeko beharrezkoak diren tresnen diseinutik hasita, garapenerako makinerian beharrezkoak liratekeen inbertsioak egiteraino.

Fabrikazioa

Produkzio gaitasun konbinatuek aukera ematen digute gure fabrikazio prozesuak diseinatu eta doitzeko. Fabrikazio baliabideak malguak dira ahalik eta fabrikazio ziklorik doituenak eskaini ahal izateko.

Lurrerako konexioen fabrikazioa (Trentzak)

Konektoreak fabrikatzen ditugu bezeroen beharren arabera.

Muntaia Mekanikoak

Muntaia mekanikoak egiten espezializatu gara, osagai guztien fabrikazioaren eta erosketaren kudeaketa barne.

CNC Mekanizatuak (Tornuak eta Mekanizatu Zentroak)

Gure helburua da bezeroaren beharrak asetzea kalitatearen eskakizunak betez.

Estanpazioa eta Konformazioa

40 eta 160 tona arteko prentsak ditugu.

Cu Pletinaren Puntzonaketa.

Gure prozesuak sektore elektrikora eta energia berriztagarrietara begira daude nagusiki.

Soldatzea

Indukzio bidez Cu soldatzeko makina bat dugu, 7 MIG soldatze makina, 2 TIG soldatze makina eta soldatzeko robot bat.

Lan kokalekuak

Nahiago baduzu, gure langileek in situ emango dituzte gure zerbitzuak, zure instalazioetan.

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Bezero gisa, oso positiboki baloratzen dugu Lantegi Batuak-ek duen malgutasuna eta horren irekiak izatea bezeroen beharren aurrean; izan ere, helburu komunekin elkarrekin lan egitean lortu egiten da baliabideak eta kostuak optimizatzea. Mirestekoa da nola egokitzen duten prozesuaren diseinu zehatza pertsonen gaitasunetara.

Pilar Herrero. Supply Chain Manager Arteche Smart Grid.

Baita ere...