Sektoreak - Soluzioak

Konponbide Industrialen Outsourcing

PROZESUAK OPTIMIZATZEN DITUGU, ZURE BALIO-KATEAN INTEGRATUTA.

Elektronika

(Bideo)atezain automatikoen eta larrialdietako argien ekipoen muntaketa

Legrand Taldearen presentzia oso finkatua dago Espainian, hala nazioarteko erreferentziazko marken bitartez (Legrand, Biticino, Cablofil, Zucchini), nola jatorri nazionala dutenen bitartez (Tegui eta Quintela).

Lantegi Batuak-ek 80. hamarkadaren amaieran hasi zuen harremana Tegui enpresarekin, honen atezain automatikoen muntaia eginez. Geroago, teknologia aurreratuz joan zen eta bideo-atezainen muntaia egiten hasi ginen.

Erakutsitako egiten jakiteak eta entregen kalitateak balio izan zigun Legrand Group taldeak ere Lantegi Batuak-engan konfiantza izateko, Tegui talde horretan sartu zenean (instalazio elektriko eta informazio-sareetarako produktu eta sistemetan espezialista da nazioarteko taldea). Ikuskaritza zorrotzak gainditu ondoren, jarraitzen dugu harekin harreman komertziala izaten eta, gainera, larrialdietarako argien muntaketa gure esku utzi zuten.

Zer ekarpen egiten diogu gure bezeroari?

  • Konfiantza, egiten jakitea eta esperientzia.
  • Prezio lehiakorrak produktu gama osorako.
  • Segurtasuna eta babesa.

Laguntzea nahi al duzu?