Sektoreak - Soluzioak

Konponbide Industrialen Outsourcing

PROZESUAK OPTIMIZATZEN DITUGU, ZURE BALIO-KATEAN INTEGRATUTA.

Automozioa

Automobilgintza sektorerako eragiketa osagarriak

Cikautxo Mondragon Korporazioan integratutako enpresa da, aplikazio ezberdinetarako kautxu eta plastikozko osagaien garapen eta ekoizpenean espezialista. Lantegi Batuak-en, automobilgintza eta linea zurirako kautxuzko artikuluen eragiketa osagarriak egiten laguntzen diogu, hala nola: bizar-kentzea, tanpografiatzea, muntaketa inkorporagarriak, termoerretraktilatuak, ultrasoinu bidezko soldadura, unitateen egiaztatzea eta fugometria.

Gure arteko lan-harremana 1980ko hamarkada hasieran abiatu zen, ikuspegi okupazional-sozialean oinarrituta, garbigailuen "hauspoen" bizarrak kentzen. Hasierako kolaborazio honen ondoren, 1990. urtean aurrerapausoa eman genuen eta tanpografiaz zorroen akaberak eta inkorporagarrien zenbait muntaketa egiten hasi ginen.

Bezeroei laguntzeko darabilgun estrategian, erronka berriak onartzen ditugu, eragiketa konplexuagoak eta kalitate aldetik zorrotzagoak eginda. Lean sistema bidezko zelulen lan-sistema optimoez baliatzen gara, baita jarduera berriez ere, hala nola ultrasoinu bidezko soldaduraz eta fugometria bidezko egiaztatzeaz. Proiektu berri konplexuagoak jasotzen ditugu (Jaguar produktua).

Zer ekarpen egiten diogu gure bezeroari?

  • Garapen-helburuak lortzeko lankidetza; beharrizan eta profesionaltasunari malgutasunez egokituta.
  • Kalitatea eta Zerbitzua, A Hornitzaile homologatua gara.
  • Orainaldi eta etorkizunean konfiantza, kostuei egokituta.

Laguntzea nahi al duzu?