Balio erantsia soziala

Gizarte balio erantsia

ZEURE ENPRESAK GIZARTE ERANTZUKIZUNA BETE DEZAN LAGUNTZEN DIZUGU.

Gizarte balio erantsia

Gurekin kontaktuan jarri

Lantegi Batuak-etik zure enpresa gizartearen ikuspegitik arduratsua izan dadin laguntzen dizugu.

Gure helburua da urritasunen bat duten pertsonen laneratzean eta gizarteratzean lan egitea eta horregatik, gure industria eta zerbitzu jardueren bidez lan aukerak sortzeaz gain, gure inguruko enpresek urritasunak dituzten pertsonak kontrata ditzaten eragiten dugu. Urrats hori emanez enpresak lortzen dituen onurez gain, gizartearekiko bere konpromisoan, hau da, bere Gizarte Erantzukizunean aurrera egiten du.

Zertan laguntzen dizugu?

Lan kontratazioen gaietako arautegi eta legeei buruz informatzen zaitugu eta aholkatzen dizugu, bai sektore publikoan eta bai pribatuan. Legeak ezartzen duenaren arabera, zure enpresak 50 langile baino gehiago baldin baditu lanpostuen %2 urritasunen bat duten pertsonentzat gorde behar duzu. Zure eskura jartzen dugu enpleguaren aztertzaile bat, zure enpresarentzat inolako kosturik gabe, gai honi buruz informatu eta aholkatuko dizuna, bai eta abantaila ekonomikoei buruz ere.

Lanerako

Informazio gehiago izateko, ikusi Lanerako izeneko gure weba, bertatik ematen baititugu zerbitzu horiek.

Enpresei gure laguntza ematen diegu, urritasuna duten pertsonen laneratze prozesuan informatzeko, izapideak errazteko eta sostengua emateko.

Enpresei doan ematen dizkiegu ondoko zerbitzuak:

  • Kontratazioei buruzko aholkularitza.
  • Hautagaien aurkezpena.
  • Administrazio publikoetan laguntza eskariak aurkezteko laguntza.
  • Lanpostuen azterketa.
  • Neurrira egindako formazio praktikoa.
  • Jarraipen iraunkorra.

Lanerako

Informazio gehiago izateko, ikusi Lanerako izeneko gure weba, bertatik ematen baititugu zerbitzu horiek.

Beren ezaugarri bereziengatik kontratazio legea bete ezin dezaketen enpresak INEMek ebatzitako salbuetsitako egoeran sar daitezke. Egoera hori balitz, bere lege betebeharrak 3 modutara bete ditzake:

  • Lan gune bat sortuz, enplegu zentro berezi batekin kontratu bat egin ondoren. Horren bitartez, enplegu zentro berezi horretako pertsonak enpresa bezeroaren produkzio zentroan egiten dute lan fisikoki.
  • Enplegu zentro berezi batekin merkataritza kontratu bat eginez.
  • Dohaintzak edota babesak eginez.

Lanerako

Informazio gehiago izateko, ikusi Lanerako izeneko gure weba, bertatik ematen baititugu zerbitzu horiek.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak sektore publikoko erakundeen eskura hainbat tresna jartzen ditu, horien bitartez beren jarduera eremuaren baitakoak diren kontratuen esleipenean gizarte irizpideak jaso ahal izateko.

Lege horrek sektore publikoko erakunde guztiei eragiten die: Estatuko Administrazio Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Foru Aldundiak, Udalak, Mankomunitateak, Institutu Publikoak, Erakunde Autonomoak eta Sozietate Publikoak (Eusko Jaurlaritzarenak, foralak, udal mailakoak eta abar).

Gizarte arloko berrikuntza nagusietako bat bere Zazpigarren Xedapen Gehigarrian araututakoa da. Xedapen horrek sektore publikoko erakundeei ahalmena ematen die “erreserba” bat ezar dezaten diskriminazio positiboko mekanismo modura, esleipena Enplegurako Zentru Berezien (EZB) alde egin ahal izan dadin, urritasuna duten pertsonentzat enplegua sortzen laguntzeko azken xedearekin.

Lantegi Batuak-ek gizarteratzean lan egiten duten entitateentzat -enplegurako zentro bereziak adibidez-, bere zerbitzuen esleipena gordetzeko irizpideak jaso nahi dituen edozein erakunderi eman diezaioke aholkularitza. Laguntza eta aholkularitza hori urritasuna duten pertsonentzat enplegua sortzen eman dugun 30 urte baino gehiagoko esperientzian oinarrituta dago, eta zehazkiago zerbitzu publikoak ematen daukagun esperientzian, esate baterako lorezaintzan, errepideen eta eraikinen garbiketan, zerbitzuen kudeaketan eta abar.

Lanerako

Informazio gehiago izateko, ikusi Lanerako izeneko gure weba, bertatik ematen baititugu zerbitzu horiek.