Lorezaintza

Facility Services izenekoak integratzen ditugu

Zerbitzu sorta zabala zure eskura.

Lorezaintza

Zergatik egin konfiantza Lantegi Batuak-i?

Kalitatea Egoera bakoitzera egokitutako lan programak ezartzen ditugu.

Esperientzia 25 urte baino gehiagoko zerbitzu arrakastatsuak dira gure bermea.

Gaitasuna Bezeroak eskatzen dituen zerbitzuetara egokitzen gara.

Hornikuntza Makineriaren hornikuntza ugaria daukagu, lan mota eta leku ezberdinetara egokitzen direnak.

Hurbiltasuna Jendearekiko tratu bikaina.

Soiltasuna Erraz betetzen diren eginkizunak.

Lorezaintza

Urritasuna duten 300 pertsona baino gehiagoko lan taldea daukagu, eskakizun maila altuko inguruetan neurrira egindako irtenbideak eskaintzeko gaitasuna duena. Edozein eratako guneen mantentzeaz arduratzeko gaitasuna daukagu.

Lorezaintza

Gure zerbitzuak ezagutu

Lorategien mantentzea

Lorategi publiko nahiz pribatuen zaintza eta tratamendua, beren kontserbazio egoera, paisaia ezaugarriak eta apaingarri balioa mantentzeko. Normalean honako lanak izaten dira: belarra moztea, sasiak kimatzea, loreen parterreak landatzea eta zaintzea eta abar.

Haur jolastokien eta Hiri altzarien mantentzea

Haur jolastokiak eta hiri altzariak –esate baterako kulunkak, eraikuntzak, jarlekuak, zakarrontziak eta abar– erabiliak izateko egoera egokian eta itxura onez mantentzeko beharrezkoak diren lanak egitean datza.

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Baita ere...