Garbiketa

Facility Services izenekoak integratzen ditugu

Zerbitzu sorta zabala zure eskura.

Garbiketa

Zergatik egin konfiantza Lantegi Batuak-i?

Kalitatea Egoera bakoitzera egokitutako lan programak ezartzen ditugu, eta horrela kalitate altua lortzen dugu gure lanetan.

Esperientzia Garbiketa zerbitzuetan 330 pertsonak dihardugu eta 30 urte baino gehiago daramagu zerbitzu horietan.

Hornikuntza Hornikuntzarik eta makineriarik egokiena daukagu zerbitzu guztiak eskaintzeko.

Gaitasuna Uneoro egokitzen gara gure bezeroaren beharrei erantzuteko.

Integrazioa Urritasunak dituzten pertsonei lan merkatuan integratzen laguntzen diegu udalerri ezberdinetan.

Kalitatea/Prezioa Orekarik egokiena daukagu kalitatea-prezioa-zerbitzuan.

Garbiketa

Urritasuna duten 300 pertsona baino gehiagoko lan taldea daukagu, eskakizun maila altuko inguruetan neurrira egindako irtenbideak eskaintzeko gaitasuna duena. Edozein motatako gune eta eraikinen mantenua egiteko gaitasuna daukagu, adibidez eskolak, bulegoak, kiroldegiak, industria makineria eta abar.

Garbiketa

Gure zerbitzuak ezagutu

Egoitzen garbiketa

Gelen, komunen, guztien guneen, jantokien, jarduera gelen, egongelen eta bestelakoen garbiketa, hirugarren adinekoen edo urritasuna duten pertsonen egoitzena edo gizarte eta osasun zentroena. Altzariak garbitzen ditugu, mahaiak, aulkiak, lurzoruak, kristalak eta abar. Egoiliarren oheak ere egiten ditugu eta zentroko garbitegia kudeatzen dugu.

Kanpoko Garbiketa

Kale, espaloi, bide eta oinezkoen guneen garbiketan datza, eskuz nahiz makineria espezializatuaz egindako eskobatze eta garbiketen bitartez.

Eraikinen Garbiketa

Era guztietako eraikinen barne garbiketa da, esate baterako bulegoak, tailerrak, aldagelak, udaletxeak, ikastetxeak, haurtzaindegiak, kiroldegiak, teknologia zentroak eta abar. Altzariak, lurzoruak, paretak eta kristalak garbitzen ditugu, lurzoruetan lanbasa pasatzen dugu, komunak eta aldagelak desinfektatzen ditugu, kiroldegietako jokalekuetan mopa pasatzen dugu.

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Lantegi Batuak Metro Bilbaorekin elkarlanean ari da bezeroen asetasuna tren eta geltokietako garbitasunarekin 10etik 8,5etik gorakoa izan dadin hartutako konpromisoa betetzeko. Bolueta eta Etxebarriko geltokiak garbitu, eta trenbide-lautadako bestelako lan tekniko eta gauetako lanez gain, Metro Bilbaoren laguntzaile bikaina da garbitasunaren kalitatea hobetzen eta aurrera egiten du Erakundearen Gizarte-Erantzukizunean ezgaituak laneratzen eginkor jardunez.

Susana Palomino, de jefatura de marketing y comunicaciĆ³n

Baita ere...