Facility Services izenekoak integratzen ditugu

Zerbitzu sorta zabala zure eskura.

Dokumentuen kudeaketa

Zergatik egin konfiantza Lantegi Batuak-i?

Segurtasuna Prozesu zorrotzak, kontrolik zorrotzenen baitakoak.

Konfidentzialtasuna Soilik baimena duten langileen eskura eta konfidentzialtasun ziurtagiripean.

Arduratsua Dokumentazioaren suntsitzea ingurumenarekiko arduratsua da.

Kalitatea Prozesuan kalitaterik bikainena bermatzen diogu bezeroari.

Malgutasuna Enpresa bezala dituzun beharretara egokitzen gara.

Prezioa Kalitate-prezio erlazio bikaina.

Dokumentu kudeaketa

Dokumentu baten bizitza ziklo osoa hartzen dugu. Zerbitzuaren kudeaketa integrala eskaintzen duen aholkularitza lana egiten dugu: dokumentu baten bizitzaren aro guztiak planifikatzen ditugu, bere sorkuntzatik hasi (izaera administratiboko zerbitzu ofimatikoak ematea), digitalizazioarekin eta dokumentuen zaintzarekin segitu, eta bere suntsipenaren unea iritsi arte.

Dokumentu kudeaketa

Gure zerbitzuak ezagutu

Dokumentuen kudeaketa

Dokumentuen kudeaketa zerbitzua: Aholkularitza, digitalizazioa, egiaztatutako suntsipena, outsourcing ofimatikoa eta datuak grabatzea. Gure bezeroei dokumentuen kudeaketan baliozko irtenbideak ematen dizkiegu, modu eraginkorrean, seguruan, legez eta konfidentzialtasunez.

Dokumentuen suntsipena

Neurrira emandako zerbitzu profesionala enpresa eta erakundeentzat. Egiaztatutako prozesu batean eta kontrolik zorrotzenaren baitan, honako lanak egiten dira: dokumentazioa eskuratzea, zigilatutako segurtasun ontzietan jasotzea, garraioa, zaintza eta ondorengo suntsipena.

Dokudea izeneko gure marka komertzialaren bitartez antolatzen ditugu zerbitzu hauek.

  • Dokudea: Dokumentu konfidentzialen digitalizazio, kudeaketa eta suntsipen zerbitzuak.

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Lantegi Batuak – Dokudeak 2013. eta 2014. urteetan zehar Foru Agiritegi Historikoan jasotako ondare funtsei dagozkien 466.674 irudi digitalizatu eta tratatu ditu. Lehiaketa publikoaren bitartez esleitu zitzaion lan hori. Azpimarratu nahi genuke lan hori profesionaltasun eta malgutasun handiz egina izan dela, bai eta Foru Agiritegi Historikoko arduradun eta langileekiko lankidetza iraunkorrean egina izan dela ere.

Andoni Iturbe Amorebieta, Kultur Ondareko Zerbitzuburua.

Baita ere...