Sektoreak - Facilities

Facility Services izenekoak integratzen ditugu

Instalazioak zerbitzuak mundua zure eskura.

Udalak

Egunon, publizitate-banaketatik harago

Duela zenbait urtetik ari gara Getxoko udalarekin lanean, Egunon publizitate-banaketarako zerbitzuaren bitartez.Gure zerbitzu sortaren barnean daude Getxoberri udal aldizkariaren eta Kultura Agendaren banaketa (zuzenean herritarren postontzietan utzita edo posta arruntez bidalita), paketeria zerbitzuak, eta beste udal arlo batzuetako dokumentu informatiboen bidalketa (Gizarte Zerbitzuak, Ingurumena eta Lankidetza, besteak beste).

Zerbitzu adierazgarrienetako bat da postontzi-zerbitzua eta 24 orduko epean egin beharreko premiazko intzidentzia zein oharren kudeaketa (argi-mozketak, zirkulazioa, elurra…).Zerbitzu hori burutzeko, ordutegi eta ibilbide berezietara egokitzeko lan egin duguLantegi Batuaken; horretarako, funtsezkoa izan da Getxoko Egunon zerbitzuko profesionalen esperientziaz baliatzea, ingurua eta auzuneak primeran ezagutzen baitituzte.

Zer ekarpen egiten diogu gure bezeroari?

  • Azkartasuna; entregak 24 orduren barruan egitea.
  • Malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna.
  • Konfiantza, egiten jakitea eta esperientzia.

Laguntzea nahi al duzu?