Jakin nahi al duzu?

Ezagutu nahi gaituzu?

LANTEGI BATUAK-i BURUZKO GAUZA ASKO KONTATUKO DIZUGU HEMEN

Lantegi Batuak

Urritasuna duten pertsonei lan aukera egokituak sortzen dizkien irabazi asmorik gabeko erakunde bat gara. Bereziki adimen urritasuna duten bizkaitarrekin dihardugu, haientzat ahalik eta garapen handiena eta bizi kalitate onena lortzeko xedez.

Urritasuna alorrean Bizkaiko dimentsio handiena duen enpresa ekimena gara. Gaur egun lan aukerak sortzen ditugu urritasun ezberdinak (adimenekoa, fisikoa, sentsoriala eta buru nahasmena) dituzten 2500 pertsona baino gehiagorentzat, industria eta zerbitzu jardueren bidez. Gure 21 lan zentroek 30.000 metro koadrotik gora osatzen dute, eta horiei gehitu behar zaizkie 9 ekipo zerbitzuetan, Bizkaia osoan banatuta.

Ekimen iraunkorrak eta lehiakorrak sortu eta kudeatzen ditugu gizarteratze eta laneratze ibilbide ezberdinak eskainiz, urritasuna duten pertsonen enplegagarritasuna sustatzen dugu, orientazioa eta prestakuntza lantzen ditugu, programa okupazionalak nahiz enplegurako bereziak eta bitartekaritza ere, hori guztia, enplegu normalizatua lortzea ahalbidetzeko xedez.

1.000 bezero publiko eta pribatu baino gehiagok osatzen duten zorroarekin oso sektore ezberdinetan gaude, besteak beste, marketin zuzena, lorezaintza, automozioa, ekipamendu elektrikoak, berriztagarriak eta laguntza zerbitzuak.

Gure balioek, hau da, gure kudeaketa gidatzen duten irizpideek eta jardunbideek, indarrean diraute. Irabazi asmorik gabeko sistema bat dugu oinarri, etekinak erakundearen helburuetan inbertitzen dituena berriro.

Lan-taldean %63k dauka adimen urritasunen bat (horietatik %63 gizonezkoak dira eta %37 emakumezkoak); %21ek urritasun fisiko edo sentsorialak ditu (%62 gizonezkoak eta %38 emakumezkoak); %4k buruko nahasmenen bat dauka (%61 gizonezkoak eta %39 emakumezkoak); eta gainerako %12a urritasunik ez duten langileek osatzen dute (%56 gizonezkoak eta %44 emakumezkoak).

Pertsonei zuzendutako proiektu komun bat partekatu nahi dugu, oinarri hartuta kudeaketa parte hartzailean, etikoan, solidarioan, dinamikoan, iraunkorrean, eraginkorrean eta efizientean, berrikuntza eta aldaketen aurrean egokitzea bilatzen duena, lanean egonkortasuna sustatzen duena, eta pertsonen, bezeroen eta inguruko komunitatearen inplikazio eta asebetetzearen alde lan egiten duena.