Jakin nahi al duzu?

Ezagutu nahi gaituzu?

LANTEGI BATUAK-i BURUZKO GAUZA ASKO KONTATUKO DIZUGU HEMEN

Kode etikoa

Lantegi Batuak-en konpromisoa hartu dugu betetze etikoarekin eta integritatearekin. Horregatik, Lantegi Batuak-eko Patronatuak 2017ko maiatzean gure Kode Etikoa eta Jokabide Arauak onartu zituen.

Kode etikoa pertsonak babesten dituen printzipio eta arau multzoa da, eta gure lana betetzeko jokamoldeari buruzko printzipioak ditu.

Hura gauzatzeko, gure jokaera zuzentzen duten praktika egokietatik abiatu da. Jokaera horiek Lantegi Batuak-en finkatu egin dira gure ibilbidean zehar eta, neurri handi batean, gauzak egiteko gure moduaren parte dira. Prestatzeko, gure erakundeko profesionalek osatutako lan-taldeak hartu du parte, etikan adituak diren Deustuko Unibertsitateko bi lagunen laguntzarekin.

Gure Kode Etikoa Lantegi Batuak-eko misiotik, bisiotik eta balioetatik abiatzen da, eta 7 printzipiotan oinarritzen da:

  1. Errespetua, duintasuna eta pertsonen eskubideak
  2. Justizia eta inklusioa
  3. Autonomia
  4. Pribatutasuna
  5. Zintzotasuna eta legeari errespetua
  6. Kalitatea eta etengabeko hobekuntza
  7. Aldaketa soziala.

Printzipio horietatik abiatuta, jokatzeko 50 arau jaso dira. Horiek gure jokaera profesionala gidatu behar dute, eta erakundean lan egiten dugun guztiok bete behar ditugu.

Kode Etikoa bete dadin, Lantegi Batuak-eko Betetze Unitatea jarri dugu martxan. Haren ardura izango da kodea hedatu, betearazi eta sor litezkeen gertakariak kudeatzea.

Helburu horrekin KANALAN sortu dugu, gertakariak jakinarazteko kanala, eta bertan jasoko ditu Betetze Unitateak dagozkion jakinarazpenak. Mekanismo horren bitartez, Unitateak, hala badagokio, jakinarazpenak tramitatuko ditu Arautegia Betetzeko Batzordearen aurrean, gure erakundeko kontrol organoaren aurrean alegia.

Kode Etikoa pertsona eta profesional guztien artean hobeto eta gehiago hedatzen laguntzeko, irakurketa errazeko bertsioa ere argitaratu genuen, eta benetako erreferentzia bilakatu da, oso erraz planteatuta dagoelako.

Lantegi Batuakeko Kode etikoa jaitsi

Lantegi Batuak-eko Kode Etikoa erakundeko betetze-sistemaren neurri nagusietako bat da.