Jakin nahi al duzu?

Ezagutu nahi gaituzu?

LANTEGI BATUAK-i BURUZKO GAUZA ASKO KONTATUKO DIZUGU HEMEN

Historia

1962an sortu ginen, Gorabideren (adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartea) babesean lan babestuaren lehenengo esperientziak egin zirenean.

Adimen urritasuna zuten pertsonengandik hurbil zeuden guraso eta lagun talde batek sortu zuen elkarte hori, arazo honen inguruan kontzientzia publikoa pizteko, familia eta gizartearen ikuspegitik bereziki, baina baita garai hartan existitzen ez ziren laguntza zentroak sortzeko xedez ere.

1983an Lantegi Batuak izen komertziala hartu genuen, kudeaketa zentralizatzeko asmoz eta hirurogeigarren hamarkadaren amaieratik Bizkaian sortutako tailerren sarea koordinatzeko xedez. Horrela, adimen urritasuna zuen pertsonari prestakuntza, okupazio eta enplegurako aukerak ahalbidetuko zizkion enpresa egitura eman genien aipatutako tailer horiei.

Ondoren, 1987an hain zuzen ere, Lantegi Batuak-ek urritasun fisiko edo sentsoriala duten pertsonei ireki zizkien ateak, eta 2001ean buru nahasmenak dituzten pertsonen taldea ere sartu zen.

1998ko urtarrilean Fundazio bilakatu ginen eta nortasun juridiko propioa eskuratu genuen.