Jakin nahi al duzu?

Ezagutu nahi gaituzu?

LANTEGI BATUAK-i BURUZKO GAUZA ASKO KONTATUKO DIZUGU HEMEN

Ezberdintzen gaituena

Lantegi Batuak gizarte ekonomiako enpresa bat gara. Gure balioak ondokoetan oinarritzen dira: erantzukizuna, pertsonengan dugun konfiantza eta gizartearekiko konpromisoa.

Ez gara soilik industria lanak kanporatzeko edo laguntza zerbitzuetako enpresa bat. Ez gara soilik taldea osatzen duten 2.800 lagunak edo bere zerbitzuak kontratatzen dituzten 1.000 enpresatik gora.

Lantegi Batuak gaitasun asko dituzten emakume eta gizonak dira, haiekin batera aurrera doazen erakundeak dira, denon gizarte baten alde lan egiten dutelako. Zerbitzuen eta profesionalen kalitatea egiaztatzen duten enpresak eta erakundeak dira, egunez egun ideiak sortzeko, irtenbideak eskaintzeko eta haien esperientzia eta ezagutzak partekatzeko lan egiten dutenak.

Urritasuna duten pertsonentzako enplegua sortzeko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat izateaz gain, Lantegi Batuak-ek:

  • Lan ingurunean pertsonen bizitza kalitatea ahalbidetzen duten hobekuntza teknikoak eta ergonomikoak ikertzen ditu.
  • Egiten duen ikerketa bakoitzean lortutako aurrerapenak partekatzen ditu.
  • Lan egiten du urritasuna duten pertsonek bere zentro eta brigadetan lan egiteaz gain, aukera izan dezaten beste enpresa batzuetan jarduteko ere, eta kalitatea eskainiz egin dezaten.
  • Lan eremutik harago, pertsona hauen bizitza kalitatea hobetzeko jarduerak sustatzen ditu.
  • Ardura hartu eta gizartearen beharrei erantzun nahi dieten enpresak laguntzeko ahaleginak egiten ditu, eta urritasuna duten pertsonak haien lanpostuetan integra daitezen sustatzen du.
  • Ikerketa eta berrikuntza zentroekin lankidetzan dihardu, beste entitate batzuetatik ikasten du eta antolakuntza eta erakundeekin batera bidea egiten du gizarte hobea lortzeko xedez.