Edozein mailako prestakuntza baduzu edo ez baduzu, eta zure urritasuna edozein dela ere, fisikoa, adimenekoa edo zentzumenekoa, Lantegi Batuak-en zure zain gaude.

Zure moduko gizon eta emakumeentzako lan aukerak eskaintzen ditugu, hainbat jarduera burutzeko: elektronika, garbiketa, postontzietan gutunak uztea, lorezaintza, mekanizatuak, dokumentuak digitalizatzea, gasolindegietan lan egitea, ostalaritza…

Hemen gure babes osoa izango duzu gure garapen profesional gorena lortzeko. Modu pertsonalizatuan. Lanpostua zure beharrizanetara egokituta.

30 urtetik gora daramagu horretan lanean eta Bizkaia osoan 2.500 pertsona baino gehiago gara dagoeneko. Eta zu ere animatu zaitezen nahi dugu.

Gure orientazio zerbitzuaren bidez zuretzako lan aukerarik onena aholkatuko dizugu.

Deitu iezaguzu eta jarri zaitez abian!

  1. Lortu Lantegi Batuak-en eskaera-orria. Hainbat bide dituzu:

    • Descargatu HEMEN.
    • Hartu laneko orientazio zerbitzuan:

      BILBO SONDIKA
      Enplegu Zentroa Ola BBK Zentroa
      Iparraguirre, 60 Goietxa bidea, 18
      Bilbo, Bizkaia Sondika, Bizkaia
    • Deitu eta helaraziko dizugu

      TEL: 94 443 64 41 TEL: 94 453 70 66
  2. Bete eskaera-orria. Zalantzarik baduzu, deitu iezaguzu.

  3. Bidali eskaera-orria eta bertan eskatzen den dokumentazioa. Hemen entrega dezakezu guztia:

Eskabide-orria

Erantsi dokumentazioa (pdf, Word Guztira 10Mb.)

  • CV *
  • Eskaera orria beteta *
  • Urritasun-ziurtagiria edo/eta ezgaitasun oso iraunkorraren ebazpena *

Laneko Orientazio Zerbitzua

BILBAO SONDIKA
Enplegu Zentroa Ola BBK Zentroa
Iparraguirre, 60 Goietxa bidea, 18
Bilbo, Bizkaia Sondika, Bizkaia
infobilbao@lantegi.com orientacionola@lantegi.com