Bat egin gurekin

Bat egin Lantegi Batuak-ekin

GUTXITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK LAN-MUNDUAN TXERTATZEN DITUGU.

Metodologia

Zure zalantzak argituko ditugu

Orientazio eta Hautaketa arlotik eskaera inprimakia bete duen urritasuna duen pertsonarekin harremanetan jartzen dira, onarpen prozesua abiatzeko eta hasierako orientazioa emateko.

Pertsona hori Lantegi Batuak-en sartzen bada, lantegi/zerbitzu bakoitzeko profesionalen taldeak lagunduko dio laneratze ibilbidean zehar, Gizarte eta lan garapeneko profesionalen laguntzarekin (prestakuntza dutenak psikologian, pedagogian, gizarte lanetan...). Talde honi gehituko zaizkio beste arlo batzuetako profesionalak: prestakuntza, ingurumena, prebentzioa, kalitatea, kudeaketa, berrikuntza...

Pertsona horiek guztiek egunez egun lan egiten dute erakundean urritasuna duten pertsonek aurrera egin dezaten beren garapen profesionalean eta pertsonalean eta gizarteratze osoa lor dezaten.

Ergohobe da Gizarte eta lan garapenerako laguntza teknologien Zentroa. Bertan saioak eta garapen praktikoak egiten ditugu urritasuna (adimenekoa, fisikoa, sentsoriala edo buruko nahasmena) duten pertsonen laneratzeari begira, lanpostuak eta laguntza produktuak egokitzearen, ergonomiaren, irisgarritasunaren eta prestakuntzaren bidez.

Programa honen bidez, irisgarriak egiten ditugu lan baldintzak, hobetu egiten ditugu, ergonomia eta oztopoak kentzeko proiektuekin.

Ergohobe

Bisitatu Ergohoberen webgunea

Banakako plan bat da, Lantegi Batuak-ek adimen urritasuna edo buru nahasmena duen pertsonari eskaini behar diona, eta ekintza, zerbitzu eta laguntzetan zentratzen dena. Ereduak urritasuna duen pertsonak bere buruari ezarri dizkion helmuga pertsonalak jasotzen ditu, prestakuntza helburuak, “Profil metodoa”-ren bidez lortutako profil profesiografikoaren ebaluazioa, lanpostuaren egokitzapenak eta pertsona horiek behar duten edozein laguntza bere bizitza kalitatea hobetzeko gizarteratze eta laneratzearen bidez.

Gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu gure Bakarkako Laguntzen Eredua.

Pertsonari eginkizuna egokitzeko profilen metodoa lan tresna bat da, urritasuna duen pertsonari eginkizunaren egokitzapen zuzena ahalbidetzen diona.

Aukera ematen du irizpideak bateratzeko eta Lantegi Batuak-eko gizarte eta lan garapenerako arloko profesionalek jarraitu beharreko metodoa estandarizatzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu gure Profilen Metodoa.