Bat egin gurekin

Bat egin Lantegi Batuak-ekin

GUTXITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK LAN-MUNDUAN TXERTATZEN DITUGU.

Lan egin Lantegi Batuak-en

Zure zalantzak argituko ditugu

Urritasunen bat baduzu (%33koa edo handiagoa), jar zaitez gurekin harremanetan orri honetako formularioa betez, eta zurekin jarriko gara harremanetan dauden aukeren eta helarazi behar diguzun dokumentazioaren berri emateko. Laburbilduz:

  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Minusbaliotasun egiaztagiria eta/edo ezintasun iraunkor erabatekoaren ebazpena.
  • Eskaera inprimakia gure informazio eta orientazio zerbitzuko ondoko helbideetako batera, deskargatu hemen.

Lantegi Batuak-en industria eta zerbitzu jarduerak egiten ditugu, beraz, lanpostu aniztasun handia dago.

Lan egin dezakezu eremu funtzionaletan ala elektronikan, garbiketan, postontzietan gutun edo dokumentuak sartzen, lorezaintzan, soldatzen, dokumentuen digitalizazioan, ostalaritzan eta abar. Gure orientazio zerbitzuarekin jar zaitez harremanetan eta aholkatuko zaituzte zuretzat aukerarik onena izango denari buruz.

21 zentrotako sare bat dugu eta zerbitzu ugari eskualde guztietan banatuta, Bizkaia osoa hartuz.

Saiatuko gara lana etxetik gehienez ere 20 km-tara egin dezazun, eta zure lanpostutik gertu garraio publikoa izan dezazun.