Bat egin gurekin

Bat egin Lantegi Batuak-ekin

GUTXITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK LAN-MUNDUAN TXERTATZEN DITUGU.

Garapen Profesionala

Zure zalantzak argituko ditugu

Lantegi Batuak-en urritasuna duen pertsona batek egiten duen ohiko laneratze ibilbideak urrats ezberdinak izaten ditu: orientaziotik hasi, aurre-laneko edo laneko prestakuntza, zerbitzu okupazionala eta enpleguko zentro berezia, enpresa arruntetako laneratze prozesuetan laguntza emateraino.

Ibilbide honetan zehar, pertsonak Lantegi Batuak-en talde profesionalaren eta helburu honekin egunez egun helburu horretarako erabiltzen diren gainerako tresnen laguntza izango du: egokitzapen teknologikoak eta ergonomikoak, bakarkako Laguntza Plana, prestakuntza plana eta Profilen metodoa.

Urritasunen bat baduzu (adimenekoa, fisikoa, sentsoriala edo buruko nahasmena) eta lanegin nahi baduzu, gure Orientazio Zerbitzuak lagunduko dizu bilatzen zure gaitasunetara ondoen egokitzen den lanpostua.

Lehenengo bakarkako elkarrizketan zure gaitasunei eta beharrei buruz hitz egingo dugu. Informazio horrekin zure beharretarako egokia den lanpostu batera bideratuko zaitugu, edo bestela, beste prestakuntza baliabide batzuetara.

Lanpostuak zerbitzu okupazionalekoak izan daitezke Lantegi Batuak-eko enpleguko zentro berezietan, edo bestela enpresa arrunten batean lanean laguntzarekin.

Prestakuntza urritasuna duten pertsonen gizarte eta lan garapenaren oinarrietako bat da.

Urtean zehar, Lantegi Batuak-en prestakuntza ekintza ezberdinak egiten dira, aurre-lanekoak izan daitezke (lanean hasi baino lehen) edo izaera iraunkorrekoak (dagoeneko lanean dagoen pertsonaren gaitasunak hobetzeko). Bakarkakoak edo taldekoak dira, eta beti daude bideratuta lanean aurrera egiteko trebetasunak eta ezagutzak hobetzera.

Urteko prestakuntza planak gai ezberdin askotako ikastaroak eskaintzen ditu, esate baterako, prentsen prestakuntza, planoak interpretatzea, informatika, elektronika, nola entrenatu begirada ergonomikoa, hizkuntzak, plataforma altxagarriak, lan arriskuen prebentzioa eta abar.