Bat egin gurekin

Bat egin Lantegi Batuak-ekin

GUTXITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK LAN-MUNDUAN TXERTATZEN DITUGU.

Baliabideak

Zure zalantzak argituko ditugu

Zerbitzu okupazionalean adimen urritasuna duten pertsonek gizarte eta lan eremuan arreta trebatzailea jasotzen dute hainbat programaren bidez, besteak beste, lanean gaitzekoak, haien autonomia pertsonala garatzekoak eta gizarteratzea sustatzekoak.

Helburua da pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea, eta haien bizitza kalitatea ahalbidetuko duten aurrerakuntza esanguratsuak lortzea.

Lantegi Batuak-eko enpleguko zentro berezietan urritasun ezberdinak dituzten pertsonek –adimenekoa, fisikoa, sentsoriala eta buru nahasmena– lan egiten dute. Pertsona horiek behar duten doitze pertsonaleko eta sozialeko zerbitzuak jasotzen dituzte. Azken xedea da enpleguko zentro bereziak bitarteko bat izatea lan normalizatuko erregimenean ahalik eta pertsona gehien integratzeko.

Lantegi Batuak-en modalitate honetan lan egiten duten pertsonek eginkizunak egiten dituzte 20 lantegitako sarean, Bizkaia osoan dauden brigaden zerbitzuetan edo enpresa normalizatu askorekin lankidetzan ditugun enklabeetako edozeinetan.

Lagundutako enpleguari edo enplegu arrunterako bidean dagoen lanari buruz hitz egiten dugu adimen urritasuna edo buruko gaixotasuna duen pertsona batek enpresa arrunt bateko lanpostua eskuratzen duenean, Lantegi Batuak-eko Lanerako programaren laguntzarekin.

Lantegi Batuak-en eginkizuna da pertsona hori laguntzea lan prestatzaile baten bidez, enplegu arrunterako prozesuan, lanpostuan emandako prestakuntza bereziaren eta jarraipen iraunkorraren bidez. Kontratua egiten duen enpresari ere laguntza ematen zaio lanpostuaren balorazioan, pertsona egokien identifikazioan eta sor daitezkeen zalantzak argitzen.

Lanerako

Lantegi Batuak-eko Lagundutako enplegurako Programaren izena Lanerako da.

Enklabeek lege izaera dute, eta horien arabera lantegi Batuak-eko langileek fisikoki lan egiten dute bezeroaren enpresaren produkzio zentroan.