Español | Euskera| English
Hasiera

Gure pentsamoldea

Egitekoa

Kalitatezko lan-aukerak sortzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea gara; urritasunen bat duten pertsonak ahalik eta gehien garatzea da gure helburua, adimen urritasuna duten bizkaitarrena, batez ere.

Lan aukera horiek sortzeko, jarduera industrialak eta zerbitzuak sortu eta kudeatzen ditugu. Horrela, pertsonek gizarteratu eta laneratzeko prozesu bat jarraitzen dute; hasi orientabide eta prestakuntzatik, zentro okupazional eta berezietatik pasatuz, lanpostu normalera arte.

Gure balioak

Irabazi asmorik gabeko sistema da gure oinarria. Etekinak erakundearen helburuetan inbertitzen dira berriro. Kudeaketa etiko, solidario, parte-hartzaile, dinamiko eta efiziente baten bidez, laneko egonkortasuna bermatzen dugu eta pertsonen, bezeroen eta herritar guztien satisfazioa lortzeko lan egiten dugu.

Berriak