Urritasunen bat dutenentzako lan aukerak sortzen ditugu Bizkaian, adimen-urritasuna dutenentzat bereziki Industri eta zerbitzu jarduerak kudeatzen ditugu kalitatezko lan aukerak sortzeko 2.300 pertsonatik gora gara urritasunen bat dugunak, adimenekoa, fisikoa, zentzumenekoa edo buruko nahastea Bizkaian 25 urtetik gora daramagu gaitasunak integratzen Lantegi Batuak, %100 gai |
Home / Zurekin batera berritzen / Gizarte Ekintzaileak
Urritasuna duten pertsonentzako lana sortuko duen negozio-asmoren bat duten pertsonekin elkarlana sustatzeko helburuarekin,Lantegi Batuak-etik “Urritasuna duten Pertsonentzako Lan Aukerak Sortzen 2011” lehiaketa kaleratu genuen. Ekimen honen bitartez 6 proiektu berritzaile erakarri ditugu Lantegi Batuaken aztertuak izateko.
Baduzu ideiaren bat Udalek eta Euskal Enpresek adimen urritasuna duten pertsonen zuzeneko kontratazioa sustatzeko?
Ideia honen bidez, Lantegi Batuak-ek bere lehenengo erronka hasi zuen klabe irekian, 2011ko ekainean. Horri erantzuna emateko erakundeak ezarritako epearen amaieran, 60 ideia desberdin geneuzkan, guztiak gurekin lan egin duten Berrikuntza Eragileen plataforma edo espazio irekietatik etorrita.
2012ko lehen hiruhilekoan, Igor Lacallek bere ideia garatu du Lantegi Batuak-ekin batera: puntukako balorazio sistema bat ezartzea, modu kuantitatiboan eta ahalik eta objektiboenean enpresek urritasuna duten pertsonak laneratzeko burutzen dituzten ekimen, proiektu eta lankidetzak.
Ideia irabazlea honetan datza: Lantegi Batuak-ek sistema bat garatzea, kontratazio zuzenaren bidez, enklabeen bidez edo azpikontratazioaren bidez urritasuna duten pertsonei lana ematen dieten enpresei errekonozimendu bat emateko.
Errekonozimendu horrek maila desberdinak izan ditzake. Altuena urritasuna duten pertsonak zuzenean kontratatzen dituzten enpresei ematen zaie.
Behin prozesua amaituta, Lantegi Batuak-i dagokio Igorrek markatutako ildotik lanean jarraitzea, eta proiektua errealitate bihurtzea.
Eskerrak eman nahi dizkiogu gure lehenengo erronkaren irabazleari, hartutako konpromisoagatik eta bere inplikazio eta laguntzagatik.
Zorionak!
Espero dugu Igor Lacalle bezalako pertsonekin lanean jarraitu ahal izatea, Lantegi Batuak-en izenean proposatzen ditugun beste erronketarako.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |