Lantegi Batuak Pribatutasun Politika

1. Jakinarazpen honen bidez, Lantegi Batuak Fundazioak gunearen erabiltzaileei zera jakinarazi nahi die: 1999ko abenduaren 13ko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, bakoitza libre da gune honetan eskatzen diren datu pertsonalak Lantegi Batuak Fundazioari eman nahi dizkion ala ez erabakitzeko.

2. Lantegi Batuak Fundazioak eskubidea dauka datuen bere babeserako politikan egoki ikusten dituen aldaketak egiteko, lege aldaketak, jurisprudentziakoak edo ohiko jarduerarako egin beharreko aldaketa edo egokitzapenak direla ere. Egoera horietako batean, testu berria Lantegi Batuak Fundazioak argitaratuko du web gunean, eta erabiltzaileak uneoro jakin ahal izango du zein den indarrean dagoen pribatutasun politika. Edozein kasutan, erabiltzaileekiko harremana arautzeko orduan, web gunean sartzeko unean indarrean dauden arauak hartuko dira kontuan.

3. Gainera, datu pertsonalen tratamendu automatizatuaren berri emango zaie erabiltzaileei, eta horiek fitxategi batean gordeko direla jakingo dute. Fitxategi hori Lantegi Batuak-en ardurapekoa izango da.

4. Kontrakoa esaten ez den bitartean, beharrezkotzat jotzen da inprimaki batean eremu guztiak betetzea. Beharrezkotzat jotzen diren datu guztiak ematen ez badira, Lantegi Batuek ezin izango dute erabiltzailea erregistratu.

5. Lantegi Batuak Fundazioak web guneko inprimakien bidez erabiltzaileen datu pertsonalak hartu eta “Web Kontaktuak” izeneko fitxategian gordeko ditu. Fitxategi hori Datuen Babeserako Agentzian behar bezala inskribatuta dago eta helburua zera da: analisi estatistikoak egitea, fitxategian jasotako pertsona eta erakundeei informazioa ematea eta euren iritzia ezagutzea Fundazioaren jarduera, argitalpen, produktu eta zerbitzuen gainean .

6. Fitxategi horretan ez da kontenplatzen lagapena edo datuen komunikazioa. Lantegi Batuak Fundazioak ez dio inoiz erabiltzaileari emango hirugarren pertsonei buruzko informazioarik.

7. Erabiltzaileak benetako datuak, zehatzak, osoak eta gaurkotuak erabiliko ditu inprimakiak betetzeko. Erabiltzailea izango da erantzulea datu faltsuak, okerrak, zehaztu gabeak, osatu gabeak edo zaharkituak emateagatik Lantegi Batuak Fundazioari edo hirugarren bati edozein kalte sortuko balio.

8. Adin txikikoek euren guraso edo tutoreen baimena eduki behar dute web gune honetako edozein inprimakitan datu pertsonalak sartu aurretik. Lantegi Batuak Fundazioak ez du erantzukizunik izango baldintza hori betetzen ez bada.

9. Erabiltzaileak datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta hala badagokio aurka egiteko eskubidea egikaritu ahal izango du, Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera eta arlo horretako gainerako arauen arabera. Eskubide horiek egikaritzeko, idatzizko komunikazioa bidali behar duzu Lantegi Batuak Fundaziora. Helbidea: Txorierri Etorbidea 12, 48180 Loiu (Bizkaia).