Zertan lan egin nezake?
Lantegi Batuak-en industria eta zerbitzu jarduerak egiten ditugu, beraz, lanpostu dibertsifikazioa dago. Lan egin dezakezu garbiketan, buzoiratzen, lorezaintzan, soldatzen, dokumentuen digitalizazioan, gasolindegi batean eta muntai kate batean, besteak beste.
Gure Orientazio zerbitzuan lagunduko dizute zuretzako aukerarik egokiena aukeratzen
Informazio gehiago: Laneko orientazioa eta prestakuntza
Non lan egin nezake?
20 zentroko sare bat dugu eskualde guztietan barreiaturik, Bizkaia osoari erantzunez. Saiatuko gara zure etxetik 20 km-tara lan egin dezazun, gehienez ere, eta zure lanpostutik gertu garraio publikoa egon dadin.

Zer egin behar dut lan egiteko?
Urritasunen bat baduzu (%33koa edo handiagoa), bidali zure curriculum eguneratua, urritasun egiaztagiria edota ezintasun iraunkor osoaren ebazpena, eta eskaera galdetegia, zure informazio eta orientazio zerbitzuaren helbide hauetako batera (ikus albokoa).
