Zer da zerbitzu okupazionala?
Zerbitzu okupazionalean, urritasun intelektuala duten pertsonei arreta ematen zaie, lanean eta gizarte arloan gaitasuna lor dezaten, lanean, garapen pertsonalean eta gizarteratzean trebatzeko programak erabiliz. Pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea errazteko eta bizi-kalitatea hobetzeko aurrerapausoak egitea da helburua.
Zer da enplegu zentro berezia?
Lantegi Batuak fundazioaren zentro berezietan adimen urritasuna, urritasun fisikoa, zentzumen urritasuna eta buruko gaixotasuna duten pertsonek egiten dute lan. Behar duten egokitze pertsonala eta soziala hartzen dute zerbitzu horietan. Enplegu zentro berezien helburua da ahalik eta pertsona gehien integratzea lan normalizatu batean.
Lantegi Batuak-en modalitate/erregimen honetan ari diren pertsonek beren lana egiten dute 20 tailerreko sarean, Bizkai osoan dauden zerbitzu-brigadetan edo enpresa normalizatuekin lankidetzan ditugun lan-enklabeetan.
Zer da lagundutako enplegua?
Lagundutako enplegua edo lan arruntera igarotzea deitzen diogu adimen urritasuna duen pertsona bat enpresa arrunt bateko lanpostuan sartzen denean, betiere Lantegi Batuak-en Lanerako programaren laguntzaz.
Lantegi Batuak-en zeregina da, laneko prestatzaile baten bidez, pertsona horri laguntzea enplegu arrunterako prozesuan, betiere lanpostuan bertan prestakuntza espezifikoa emanez eta etengabeko jarraipena eginez. Enpresa kontratatzaileari ere laguntza ematen zaio lanpostua ebaluatzen, pertsona egokiak identifikatzen eta sortu daitezkeen zalantzak argitzen.
Lantegi Batuak-en Lagundutako enplegu programaren izena Lanerako .
Zer da lan-enklabea?
Lan-enklabeak legezko figurak dira, eta horien arabera, Lantegi Batuak fundazioko pertsonek fisikoki egiten dute lan enpresa-bezeroaren produkzio-zentroan.
Nola egin dezaket lan Lantegi Batuak-en?
Urritasunen bat baduzu (%33koa edo gehiagokoa), bidali iezaguzu:
• tzure curriculum egunerataua.
• minusbaliotasun ziurtagiria eta/edo ezintasun iraunkor osoa aitortzen duen ebazpena.
• eta eskaera inprimakia, gure informazio eta orientazio zerbitzuko helbide hauetako batera (ikusi alboan).
Zer dira laguntzeko produktuak?
Lanpostua pertsonaren beharretara egokitzeko elementuak dira, betiere lan-baldintzak hobetzeko. Produktu horiei esker, errazago mugitu daiteke tailerretan, nekea gutxitu, esfortzu fisikoa arindu eta abar.
Zer da profilen metodoa?
Profilen metodoa Lantegi Batuak-ek garatutako sistema bat da, pertsona jakin bati zein lan dagokion zehazteko, eta lan jakin baterako egokiena nor den erabakitzeko. Bestalde, pertsona batek lan zehatz bat egin nahi badu, zertan hobetu behar duen jakiteko ere balio du.
Beraz, profilen metodoak honako hauetarako balio du:
• pertsonaren profila sortu eta haren gaitasunak ebaluatzeko
• lanpostuaren profila sortu eta zeregin horrek eskatzen duena ebaluatzeko
Hau da, lanpostuaren balorazioa egiteko balio du, pertsonen hautaketa egiteko, pertsonaren eta lanpostuaren arteko egokitzapena errazteko, eta banakako prestakuntza planak gauzatzeko.
Zer da Banakako Laguntza Plana?
Adimen urritasuna, traumatismo kraneoentzefalikoa eta buruko nahastea dutenekin aplikatzen dira banakako laguntza planak.
Plan horietan jasotzen dira pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko, eta bizi-kalitatea hobetzeko behar dituen laguntza guztiak. Lantegi Batuak-ek laguntza horiek eskaini eta jarraipena egiten du, pertsonaren helburuak eta asetze-maila bete ote diren ebaluatzeko.



