Autonomia pertsonala

Facility Services izenekoak integratzen ditugu

Zerbitzu sorta zabala zure eskura.

Autonomia pertsonala

Zergatik egin konfiantza Lantegi Batuak-i?

Entitate aitzindaria Lehenengo etxez etxeko otordu zerbitzua Bizkaian mendetasuna dutenentzat eta nagusientzat.

Kalitatea Kalitate handiko produktuekin egiten dugu lan.

Esperientzia Urte askotako esperientzia da gure bermea.

Hurbiltasuna Harreman bikaina adinekoekin.

Autonomia pertsonala

Nagusien edo mendetasuna duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzera bideratutako jarduerak garatzen ditugu. Autonomia pertsonalari begirako zerbitzuen helburua da pertsonek bere bizimoduaz goza dezaten bere ingurunean, kalitatezko elikadurarekin eta beharrezkoak diren laguntza teknikoekin, haien bizimodua erosoa eta irisgarria izateko.

Autonomia pertsonala

Gure zerbitzuak ezagutu

Etxez etxeko otorduak

Etxez etxeko otordu zerbitzua bereziki sortua adinekoen, mendetasunen bat eta/edo urritasunen bat duten pertsonentzat.

Laguntza produktuak

Adinekoen, mendetasunen bat eta/edo urritasunen bat duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko laguntza produktuen alokairua edo salmenta. Atsedena, mugikortasuna, igotzea eta garraiatzea, lanpostuak eta etxebizitzak egokitzea.

Etxeko laguntza

Etxez etxeko garbiketa zerbitzuak, arropen garbiketa, akonpainamendua, adinekoei, urritasunen bat eta/edo mendetasuna duten pertsonei begirako erosketen eta mandatuen kudeaketa.

Laguntza zerbitzuak

Telelaguntza zerbitzuak, garraioa, laguntza berezia eta egoitzak eta eguneko zentroak aukeratzeko laguntza. Zerbitzu horiek ondoko marka komertzialen bidez ematen ditugu:

  • Etxejan: etxez etxeko otorduak nagusi eta/edo mendetasuna dutenentzat.

  • Laguntek: laguntza produktuak, etxeko laguntza eta laguntza zerbitzuak nagusientzat eta/edo mendetasuna dutenentzat..

Deitu Iezaguzu
 Informazio eskaera

Lantegi Batuak-engan konfidantza dute

Lantegi Batuak-etik Laguntek sustatu eta garatu dugu, Autonomia Pertsonaleko zerbitzuak eskaintzeko dugun marka berezia.

Informazio gehiago eskuratu bere webean.

Francisco José Martinez. Laguntek-eko Zuzendaria.