Azken urteetan, Lantegi Batuak-ek jardueren abanikoa zabaldu du urritasunen bat duten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko, sektore berrietan lan aukerak bilatuz eta merkatuaren beharretara egokituz. Zerbitzu berri horiek guztiek Lantegi Batuak-en misioa, ikuspegia eta balioak partekatzen dituzte, eta gizarte eta enpresa perspektibak uztartzen dituzte.

ErgohobeErgohobe gizarte eta lan garapenerako laguntza-teknologien zentroa da. Urritasuna duten pertsonentzako lanpostuen ergonomian eta egokitzapenean dihardu.
LanerakoLanerako lagundutako enpleguaren programa da. Bere bitartez erraztu egiten dugu urritasunak dituzten pertsonen enplegu arrunterako bidea, bai erakunde publikoetan, bai pribatuetan.
DokudeaDokudea dokumentu Kudeaketan bikaintasunaren zentroa da, digitalizazio, kudeaketa, zaintza fisiko eta digitaleko zerbitzuetan eta isilpeko dokumentuen deuseztatzean espezializatua.
EtxejanEtxejan adinekoen eta dependentziadunen etxez etxeko janari zerbitzua da. Lantegi Batuak-ek eta Iruña Catering-ek kudeatzen dute. Erakunde publikoei zein banakakoei ematen die zerbitzua..
LaguntekLaguntek laguntza teknikoen alokairu eta salmenta zerbitzua da. Mugikortasun murritzeko pertsonentzako altzari geriatrikoak, laguntza teknikoak eta gai egokituak eskaintzen ditu.
EgunonEgunon publizitatea gutunontzietan sartzeko eta banatzeko zerbitzua da (eskura, atez ate, poming/perching, sampling eta kartelak), Gureak Taldeak eta Lantegi Batuak-ek abian jarritakoa.
BBKBilbaoGoodHostel BBKBilbaoGoodHostel-ek gazteei, familiei eta taldeei, Bilbon, oso prezio onean, oztoporik gabeko instalazioekin eta zerbitzu eskaintza zabalarekin kalitatezko ostatua eskaintzen dien aterpetxea da.