Lantegi Batuak gizarte ekonomiako enpresa bat da. Bere balioek oinarria dute erantzukizunean, pertsonenganako konfiantzan eta gizartearekiko konpromisoan.
Etengabeko berrikuntza eta aukeren bilaketa prozesuan sartuta gaud.
Lantegi Batuak ez da soilik industria edo zerbitzu osagarrien kanpora ateratzea. Ez da soilik bera osatzen duten 2.500 pertsona edo bere zerbitzuak kontratatzen dituzten 1.000 enpresatik gora.
Lantegi Batuak gaitasun ugari duten pertsonak dira, haien aldamenean aurrera egiten duten erakundeak dira, izan ere denon gizartearen alde lan egiten baitute. Zerbitzu eta profesionalen kalitatea baieztatzen duten enpresa eta erakundeak dira, egunez egun lan egiten dutenak ideiak sortzeko, irtenbideak eskaintzeko eta esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.
Urritasunen bat duten pertsonentzat enpleguak sortzeko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa izateaz gain:
- lan ingurunean pertsonen bizi-kalitatea ahalbidetzen duten hobekuntza tekniko eta ergonomikoak ikertzen ditu.
- egiten dituen ikerketa guztietako aurrerapenak partekatzen ditu
- aurrera egiten du urritasunen bat duten pertsonek lan egin dezaten, ez bakarrik bere zentro eta brigadetan, baizik eta baita beste enpresa batzuetan ere, kalitatea bermatuz beti
- lan ingurunetik haratago pertsona horien bizi-kalitatea hobetzen duten jarduerak sustatzen ditu
- urritasunen bat duten pertsonen laneratzearen alde eginez, erantzukizunez jardun eta gizartearen beharrei erantzun nahi dieten enpresak laguntzen ahalegintzen da,
- ikerketa eta berrikuntza zentroekin batera parte hartzen du, beste entitate batzuetatik ikasi egiten du eta gizarte hobea lortzeko xedez beste elkarte eta erakundeekin batera egiten du bidea.
