Misioa
Irabazi asmorik gabeko erakundea gara, batez ere adimen-urritasuna duten Bizkaiko pertsonentzako lan-aukera egokituak sortzen dituena, haientzat ahalik eta garapen handiena eta bizi-kalitaterik onena lortzeko.
Ekimen iraunkorrak eta lehiakorrak sortzen eta kudeatzen ditugu, urritasuna duten pertsonen lanerako gaitasuna sustatzen dugu, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide desberdinak eskainiz, orientazioa, prestakuntza, programa okupazionalak eta enplegurako programa bereziak barne, baita enplegu normalizatua lortzeko bitartekaritza ere.
Gure balioak
Gure balioak, hau da, gure kudeaketa gidatzen duten jarduera irizpideak eta jarraibideak, indarrean daude oraindik.
Egitekoan adierazi dugun bezala, irabazi asmorik gabeko sisteman oinarritzen gara, eta erakundearen helburuetara bideratzen dira etekin guztiak.
Horrez gain, pertsonei zuzendutako proiektu komun bat partekatu nahi dugu, kudeaketa parte-hartzaile, etiko, solidario, dinamiko, iraunkor, eraginkor eta efizientean oinarrituta, berrikuntza eta aldaketarako egokitzapenak eginez, lan-egonkortasuna sustatuz, eta pertsonen, bezeroen eta inguratzen gaituen komunitatearen inplikazioa eta asebetetzea lortzeko lan eginez.
Non gauden
Bizkaiko eskualde guztietan gaude 21 tailerrekin, zerbitzu brigada ugarirekin eta laneko guneak lurralde osoan barreiaturik. (klikatu irudiaren gainean handitzeko, alboko goitik beherakoan Lantegi Batuak-eko zentro guztiak)
